XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TOLOSA - MENDILUZE: Gaia: Zuetako nori dago begira aurreko neska hori? Doinua: Sastarretik hasita.

M. Hango neskatxa hura
begira dudala,
T. nik eskuratuko dut
nola edo hala,
M. nekin ez da ibiliko
zurekin bezala,
T. mango igoa du-ta
ageri nazala
.

T. Beti bezala hura
da niri begira,
M. nirekin dator eta
joan zure herrira.

T. Bat izan beharrean
hamasei badira,
M. zu ikusteakin da
hura orain jira.

M. Nirekin dator eta
utz ezak pakean,
T. niri ez badidazu
zuk duzu kaltean,
M. nik eramango diat
halako batean,
T. begira jarri zaidak
denbora denean.

T. Nori begira dagon
ez egin galdera,
M. bestela hasiko da
batetik bestera.

T. Norentzat izango da
gure egoera?
M. Nire ustetan biok
horrentzat ez gera.